XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5. -ELA atzizkiaren beste erabilera bat.

Eta zer motatako perpausak ditugu honako hauek?: (1) Lehenbaitlehen etor dadila.

(2) Berari eska diezaiola.

Bi perpaus hauek agindu bat adierazten dute.

Aditzari begiratzen badiogu, subjuntiboa dela erraz ikusten da.

Beraz, subjuntiboari -ela atzizkia erantsi diogu.

Perpaus hauek bakarrik doaz.

Ez da perpaus nagusirik agertzen.

Itxuraz behintzat, ez dute inongo menpetasunik adierazten.

Baina -ela horrek adierazten digu behar dela nolabaiteko menpetasunen bat bilatu.

Badirudi goiko perpaus horietan perpaus nagusia jan egin dugula, ulertutzat ematen dela, alegia.

Hortaz, perpaus nagusia eliptikoa izango litzateke: (l) Lehenbaitlehen etor dadila (esan dut edo nahi dut...)

(2`) Berari eska diezaiola (agintzen dut, nahi dut...).

edo antzeko zerbait pentsatu beharra dago.

Beraz, ZER galderari erantzuten dioten perpaus konpletiboen sailean sar genitzake era honetako perpausak ere.

Perpaus hauetan nagusia ez zaigu azalera agertzen, baina sakoneko egituran perpaus nagusiren bat jarri beharra dago.

Dena dela, eta orain arte horretaz ezer esan ez badugu ere, badirudi iritsi dela momentua perpaus konpletiboaren aditzaren moduari buruz zerbait esateko.

Izan ere, joango naizela esan diot esaten badugu ere, (3) Joan nadila eskatu didate.

edo (4) Joan nadin eskatu didate.

esan ohi da.

Perpaus hauek ere, seguru asko IS ampgt; P + erl erregelaren bidez sortuak dira.

Hots: honako egitura izango lukete, gutxi gora behera: haiek / niri / ni joan nadin / didate.